San Fermín

“La Pamplonesa” Musika Bandak urtero Iruñean uztailaren 6tik 14ra ospatzen diren Sanfermin jai ospetsuetan aktiboki parte hartzen du. Bandaren musika jaietako ekitaldi garrantzitsuenetan entzun daiteke, Txupinazoan, uztailaren 6an eguerdiko 12etan jaien hasiera markatzen duena, 7ko eta 14eko erlijio prozesioetan, zezen ferian edo entzierroa baino lehen goizean goiz egiten diren dianetan besteak beste.

Sanfermin jaiak

  • Txupinazoa:

Uztailaren 6an 12:00etan hasten dira sanferminak eta, hasiera-hasieratik, festarensoinu-bandan  La Pamplonesa da protagonista. Udaletxeko atarian jo eta gero alde zaharreko kaleetatik desfilatzen du, milaka pertsonak lagunduta.

  • Riau-Riau:

Arratsaldean, 6an bertan, Riau-Riau ezaguna ospatzen da. Hasiera batean Bandak Udalbatza laguntzen zuen Udaletxetik San Lorenzo parrokiaraino doan ibilbidea egiten. Azken urteotan, La Pamplonesak bakarrik egiten du ibilbidea, baina guztien konpainian.

  • Dianak:

Dianak 7tik 14ra ospatzen dira goizeko 06:45etik 07:30era. Egunero ezberdina izaten da ibilbidea, 8 egun horietan zehar Iruñeko alde zaharreko kale guztietara iristeko asmoz. Nolabait,entzierrora joateko asmoa dutenen iratzargailua da La Pamplonesa eta, bide batez, sanferminetako gauen azken uneak alaitzeko modua ere bai.

  • Prozesioa:

Uztailaren 7a San Ferminen egun nagusia da eta Iruñea eta Iruindarrak beren jantzi onenekin janzten dira (txuriz). Prozesioa da sanferminetako ekitaldi nagusia, alde zaharrean zehar hainbatetan igarotzen da leku garratzitsuenetatik: udaletxetik, katedraletik edota San Fermin ateratzen den San Lorenzo elizatik besteak beste.La Pamplonesa jarraigoaren parte bat da katedraleko kabildoarekin, hiriko multzoarekin, erraldoien konpartsarekin, txistulariekin, gaiteroekin eta dantza taldearekin batera. Eta horretarako une bakoitzerako egokiena den errepertorioa jotzen du, bai kalejira moduan bai prozesioan desfilatzean. Milaka iruindarrek eta bisitarik mirespenez entzuten eta txalokatzen dute Banda ekitaldi horretan.

  • Mandakoen desfilea:

Uztailaren 7tik 14ra 17:30ean, zezen-ordua, La Pamplonesak zezenketan parte hartuko duten mandakoak eta aguaziltxoak desfile bitxi batean laguntzen ditu. Iruñeko Udaletxe Plazatik Zezen Plazaraino, Gaztelu Plazatik igarotzean, entzuten duten guztiak harritzen dituen pasodoble torero bat jotzen du. Gaur egun, ekitaldi hau mantentzen den leku bakarretarikoa da eta gero eta jende gehiago bertaratzen da.

  • Zezen Plaza:

Behin Zezen Plazan egonik, La Pamplonesak benetan merezi duten faenetan jotzen du, baita faena batetik bestera igarotzen den tartean ere. Azkenik, zezenketa amaitzen denean, jota bat entzuten da.

  • San Ferminen Zortziurrena:

San Ferminen Zortziurrena uztailaren 14an da eta San Fermin egunetik zortzigarren eguna ospatzen du. Sanferminetako azken egunarekin batera, La PamplonesakUdaletxetik San Lorenzo elizaraino desfilatzen du, bere omenez meza bat ospatuko den lekuraino. Itzultzean, dantza batzuk jotzen ditu erraldoiekin eta dantzariekin batera, eta, horrela, amaiera bikaina ematen zaio milaka lagunek parte hartzen duten ekitaldi bati.

Euskara