• Errege Magoei harrera:

Urtarrilaren 5ean arratsaldeko lehenengo orduan, La Pamplonesak Ekialdeko Errege Magoei harrera egiten die hiriko harresietan. Hortik, Udaletxe Plazaraino laguntzen dien jarraigoan parte hartzen du, eta bertan udal agintariek harrera egiten diete.

  •  “Ama Doloretakoa” -ren lekualdatzea:

Ostiral santuko Ehorzketa Santuaren Prozesioa baino bi aste lehenago, La Pamplonesak   Ama Birjina Doloretakoa laguntzen du bere lekualdaketan, San Lorenzo elizatik —ohikoa den bere egoitzatik— Iruñeko katedraleraino. Bertan elizako agintariek harrera egiten diote eta han geratuko da Garizumako eta Aste Santuko ekitaldietan parte hartzeko.

 

  • Ostiral Santuko Prozesioa:

Ostiral santuko arratsaldean, La Pamplonesak Ehorzketa Santuaren Prozesioan parte hartzen du Iruñeko alde zaharreko kaleetan zehar. Bere musikarekin “Ama Doloretakoa” laguntzeko ardura du, Iruñeko katedralean hasten eta bukatzen den ibilbide batean.

  • Batasunaren Pribilegioaren Kalejira:

1423ko irailaren 8an, Nafarroako Karlos III.a erregeak Iruñeko hiru burguak batean elkartu zituen dokumentua sinatu zuen. Gaur egun, Iruñeko udaletxeko kideak laguntzeko La Pamplonesak ere parte hartzen duen kalejira batekin ospatzen da.

  • San Fermin Txikitoren Prozesioa:

Irailaren 25etik gertuen dagoen asteburuan, Aldapako San Fermin elizaren inguruan San Ferminen omenez beste jai bat ospatzen da. San Fermin Txikito jaiak izenez ezaguna, igande goizean santuaren omenez prozesio bat ospatzen da, eta bertan La Pamplonesak,Erraldoi eta Buruhandien konpartsak, dantza taldeek, eta egun horretarako aukeratutako auzoko korporazioak hartzen dute parte.

  • Zezilia Deuna:

Azaroaren 22an musikaren patroiaren jaieguna da, Zezilia Deuna. Bere omenez, data horretatik hurbilen dagoen asteburuan, La Pamplonesakalde zaharreko kaleetan zehar desfilatzen du espero ez duten iruindar zein bisitarien harridurarako. Entzuten dutenean, Banda laguntzen dute ibilbidean zehar.

  • Saturnino Deuna:

Azaroaren 29an Iruñeko patroiaren eguna da, Saturnino Deuna. Goizean, data hori ospatzeko, santuaren omenez prozesio bat egiten da Iruñeko alde zaharreko kaleetan zehar, baita meza bat ere bere izena daraman elizan. La Pamplonesak udalbatza laguntzen du eta ospakizun horretan musika jarzten du, Erraldoien Konpartsarekin eta txistulari eta gaiteroen bandekin batera.

  • Olentzero:

Abenduaren 24an, La Pamplonesak alkatea eta zinegotziak laguntzen ditu Olentzerori egiten dioten harreran,ahozko tradizioaren arabera Gabon Gauean haurrei opariak ekartzen dizkien ikazkin zaharrari. Gabon kantak eta bere izenean abesten diren abestiak izaten dira ekitaldi horretan entzun ohi diren doinuak.

 

 

 

Sanfermin jaiak

  • Txupinazoa:

Uztailaren 6an 12:00etan hasten dira sanferminak eta, hasiera-hasieratik, festarensoinu-bandan  La Pamplonesa da protagonista. Udaletxeko atarian jo eta gero alde zaharreko kaleetatik desfilatzen du, milaka pertsonak lagunduta.

  • Riau-Riau:

Arratsaldean, 6an bertan, Riau-Riau ezaguna ospatzen da. Hasiera batean Bandak Udalbatza laguntzen zuen Udaletxetik San Lorenzo parrokiaraino doan ibilbidea egiten. Azken urteotan, La Pamplonesak bakarrik egiten du ibilbidea, baina guztien konpainian.

  • Dianak:

Dianak 7tik 14ra ospatzen dira goizeko 06:45etik 07:30era. Egunero ezberdina izaten da ibilbidea, 8 egun horietan zehar Iruñeko alde zaharreko kale guztietara iristeko asmoz. Nolabait,entzierrora joateko asmoa dutenen iratzargailua da La Pamplonesa eta, bide batez, sanferminetako gauen azken uneak alaitzeko modua ere bai.

  • Prozesioa:

Uztailaren 7a San Ferminen egun nagusia da eta Iruñea eta Iruindarrak beren jantzi onenekin janzten dira (txuriz). Prozesioa da sanferminetako ekitaldi nagusia, alde zaharrean zehar hainbatetan igarotzen da leku garratzitsuenetatik: udaletxetik, katedraletik edota San Fermin ateratzen den San Lorenzo elizatik besteak beste.La Pamplonesa jarraigoaren parte bat da katedraleko kabildoarekin, hiriko multzoarekin, erraldoien konpartsarekin, txistulariekin, gaiteroekin eta dantza taldearekin batera. Eta horretarako une bakoitzerako egokiena den errepertorioa jotzen du, bai kalejira moduan bai prozesioan desfilatzean. Milaka iruindarrek eta bisitarik mirespenez entzuten eta txalokatzen dute Banda ekitaldi horretan.

  • Mandakoen desfilea:

Uztailaren 7tik 14ra 17:30ean, zezen-ordua, La Pamplonesak zezenketan parte hartuko duten mandakoak eta aguaziltxoak desfile bitxi batean laguntzen ditu. Iruñeko Udaletxe Plazatik Zezen Plazaraino, Gaztelu Plazatik igarotzean, entzuten duten guztiak harritzen dituen pasodoble torero bat jotzen du. Gaur egun, ekitaldi hau mantentzen den leku bakarretarikoa da eta gero eta jende gehiago bertaratzen da.

  • Zezen Plaza:

Behin Zezen Plazan egonik, La Pamplonesak benetan merezi duten faenetan jotzen du, baita faena batetik bestera igarotzen den tartean ere. Azkenik, zezenketa amaitzen denean, jota bat entzuten da.

  • San Ferminen Zortziurrena:

San Ferminen Zortziurrena uztailaren 14an da eta San Fermin egunetik zortzigarren eguna ospatzen du. Sanferminetako azken egunarekin batera, La PamplonesakUdaletxetik San Lorenzo elizaraino desfilatzen du, bere omenez meza bat ospatuko den lekuraino. Itzultzean, dantza batzuk jotzen ditu erraldoiekin eta dantzariekin batera, eta, horrela, amaiera bikaina ematen zaio milaka lagunek parte hartzen duten ekitaldi bati.