Concentainan (Alacant) jaio zen 1961ean. Donostiako Musikako Goi Mailako Kontserbatorioan, tronpeta, konposizio, koru zuzendaritza eta orkestran graduatua da.
Londresko Royal Academy of Music-en, orkestra zuzendaritzako Certificate of Advanced Studies titulua lortu zuen. Egea, New Yorkeko Manhattan School of Music-en, orkestra zuzendaritzako Professional Studies Certificate titulua lortu zuen lehenengo “Special Student”-a izan zen.

Piano, perkusio, bibolin, elektroakustika, konposizio garaikide, soziologia, jazz, musika informatika eta zinematografi musikako ikasketak egin ditu.

Musikagile bezala, hainbat mandatu jaso eta sari asko irabazi ditu (Tolosako Nazioartekoa 88an, Nafarroako Gobernukoak 92, 97 eta 2001ean, Leipzig-ko Nazioartekoa 95ean, Joaquín Turina 98an, eta abar). Bere hainbat obra ere, CDtan grabatu eta musika argitaletxe desberdinek plazaratu dituzte.

Bere musika, TVE-n, telebista autonomiko ezberdinetan eta nazional zein nazioarteko irratietan eman dute. Europa, Asia, Hego-Amerika eta Ipar-Amerikako musika jaialdi ezberdinetan jo dituzte bere lanak.

Besteak beste, Aquilako Orkestra Sinfonikoa (Italia), Londresko “Royal Academy-ko” “Symphony Orchestra” eta “Sinfonia”, Madrilgo Udal Banda Sinfonikoa, Iruñeko Pablo Sarasate Orkestra, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, JONDE, Madril.

Konposaketa, interpretazio eta beka emateko lehiaketetan epaimahaikidea da. Erakunde publiko ezberdinentzat Analisi, Ganbera Musika eta Zuzendaritza ikastaroak ematen ditu.

Iruñeko Gaiarre Antzokia Udal Fundazioko batzorde aholkulariaren kidea da. Iruñeko Gaiarre Antzokia Udal Fundazioak antolatutako XX. Mendeko musika zikloaren zuzendaria da.

 

Gaur egun, Galizako Goi Mailako Musika Ikasketen Eskolan eta Nafarroako “Pablo Sarasate” Goi Mailako Kontserbatorioan irakasten du. Horretaz gain, musika konposatu, hainbat orkestra eta musika talderen zuzendari gonbidatua da eta Iruñeko Udal Bandaren zuzendari titularra da.