Jesús Garísoain

1967an Iruñan jaiotako klarinetista, konpositorea eta bandako zuzendaria.

Iruñeko “Pablo Sarasate” kontserbatorioan klarinete, piano eta konposizio ikasketak egin zituen. “Zura Laukotea” klarinete taldeko sortzailea eta kidea, beraiekin Nafarroa osan zehar emanaldiak eskaini ditu. 1987. urtezkeroztik “La Pamplonesa” Musika Bandako kidea da, 1991. urtetik aurrera zuzendariordea bilakatzen delarik, eta 1995 eta

1997 urteen artean bitarteko zuzendari karguan aritu zen. 1992.

urtezkeroztik “Pablo Sarasate” Kontserbatorioko konposizio-oinarriak saileko irakaslea da. Klarineterako zein beste instrumentuetarako lanak konposatu ditu, horietako batzuk Eresbil artxiboan daude.