BANDAREN JATORRIAK ETA GARAPENA
“La Pamplonesa” Musika Banda eratu baino lehen, hiru militar musika banda ziren Iruñean. 18.Almansa Erregimentuko Musika; 14.America Erregimentuko Musika eta 29.Constitución Erregimentuko Musika. Hiruak, ekimen musikal ezberdinetan parte hartzen zuten, hala nola San Fermin bestei, musika jartzeko ardura ere izaten zuten.

Silvanio Cervantes jauna, 14.America Erregimentuko kide zena, hamalau eta hamabortz urte bitarteko hogeita bortz gaztek osatutako musika banda bat sortu zuen, zeinari, “Los Exploradores” Musika Banda izendatu zioten. Alta, 1917.urtearen inguruan desagertu zen, Iruñeko hiritarrek ez baitzuten nahi militarrek gidatutako banda bat. Iruñeak, zibil-banda bat nahi zuen.

1919.urtean Silvanio Cervantes jaunak; Manuel Zugarrondo jaunak eta Vicente Sädaba jaunak, desagertutako “Los Exploradores”-eko musikariekin eta hiriko beste musikari batzuekin batera, talde bat sortzeko ideia adierazi zioten Udalari. Herriko Etxeak, proposamena onartu eta Vïnculo plazan zegoen Musika Ikastetxeko gela bat eskeini zuen. Laster arazoak sortuko ziren ordea, aipaturiko ikastetxeko irakasle batzuk, bandaren zuzendaritzari heltzeko helburuarekin baitzeuden. Lortzeko aukerarik ezean beraz, lokalaren erabilpena ukatu zitzaion bandari. Protesta gisa, musikariek (tresnekin batera) Sarasate pasealekura abiatu ziren, Compañía Eskola zaharreko behekaldean egoitza berri bat utzi zitzaien arte.

1919ko irailaren 24ean, lehenbiziko junta eratu zen hauek osatuta: Vicente Sädaba jauna, lehendakari bitarteko; Manuel Zugarrondo jauna, lehendakariorde eta Silvanio Cervantes jauna, zuzendari. Taldeari, “La Pamplonesa” Iruñeko Musika Banda deitzea erabaki zen eta 37 musikariz osaturik zegoen. Lehenbiziko emanaldia, urriaren 11n izan zen. Musika Banda, Iruñea barna ibili zen pasodoble eta jota batekin.

Jaio eta gero, “La Pamplonesa” musika bandak 7000 pezetatako zorra zuen (jantzi, musika tresna eta abarretan) eta horri aurre egiteko diru bilketa publikoa egin zen. 500 pezeta inguru bildu ziren eta bazkide bakoitzak astero ordaintzen zuen 1,25 pezetekin bandak lehenengo urratsak eman ahal izan zituen. 1920. urtearen hasieran Udaletxeak 1000 pezetatako diru-laguntza eman zion Pamplonesari eta urteak joan urteak etorri, diru-laguntza hori gero eta handiagoa izan zen. Honetaz gain, Sanferminetako kontratuarengatik 1000 pezeta gehiago jaso zuen Pamplonesak. Hainbat bazkide-babesle eta Eusko Ikaskuntzako festen diru-laguntzek ere arindu zuten egoera ekonomiko larria. Banda sortu eta bizpahiru urte beranduago hasi ziren musikariak beren lehenengo soldatak kobratzen.

3. mailako musikariek bi erreal, 2. mailakoek 3 erreal eta lehen mailakoek 5 erreal kobratzen zuten egun bakoitzeko.

 

 

Bandaren lehenengo urratsak emandakoan bere lehenbiziko presidenteak, Vicente Sadaba Jaunak dimisioa aurkeztu zuen. Manuel Zugarrondo Jauna izan zen Pamplonesaren presidentea ordutik 1942. urteraino. 1942.ean Udaletxeak berak hartu zuen bere gain Pamplonesa.

1987. urtean Pamplonesa, bere hasierako izpirituari heldu, eta Kultur Elkarte bihurtzen da. Orduan, “La Pamplonesa” Musika Banda Kultur Elkarteak eta Iruñeko Udaletxeak elkarren arteko harremanak arautzen dituen 30 urteko komenioa sinatzen dute. Komenio honi esker, Udaletxeak, Iratxeko Monastegiko 6 zenbakian duen lokala, uzten dio bandari. Horretaz gain, Udaletxeak, ekitaldi ofizialetan, udalbatzari laguntzeko, “La Pamplonesa” esklusiboki deitzeko konpromezua ere hartzen du, besteak beste, komenio honetan. .

LEHENBIZIKO SANFERMINAK 

1920. urtean, Udaletxeak Sanferminetarako kontratatu zuen Pamplonesa. Karriketako ekitaldi guztietan parte hartu zuen bandak: txupinazo, Riau-Riau, diana, prozesioak… Takonerako basotxoan hainbat kontzertu ere eman zituen. Dena den, bandarako ekitaldirik gogorrena dudarik gabe dianak ziren. Izan ere, goizeko 5etan hasten ziren, entzierroa garai hartan 6etan korritzen baitzen. .


OROITZAPENERAKO EMANALDIAK

Pamplonesaren ibilbide luzean asko izan dira emanaldi gogoangarriak. Hona hemen horietako batzuk:

Udako Kontzertuak (1920an)

Alfonso XII. Erregearen etorrera Iruñera (1920ko irailean)
Xabierreko San Franciscoren 3. mendeurrena (1922ko irailaren 24an)
Zaragozako Banda lehiaketa (2. saria 1922an)
Errepublikaren aldarrikatze festa gaztelu plazan (1931ko apirilaren 15ean)
Gaztelu plazako kioskoaren inaugurazioa (1943ko uztailaren 6an)
GAiarre oroigarriaren inaugurazioa (1950eko uztailaren 5ean)
Udaletxe berriaren inaugurazioa (1953ko irailaren 8an)
Sadar jutbolzelaiaren inaugurazioa (1967ko irairaren 2an)
Musika banden 1. topaketa (1. saria / Zaragozan 1969an)
Santiago de Compostelako emanaldiak (1988ko abuztuaren 27 eta 28an)
Kontzertua Iruñeko Gaitariekin (1990eko martxoaren 3an / Ziudadelan)
Kontzertua Txistulari Bandarekin (1990eko ekainaren 10ean / Ziudadelan)
José Joaquín Arazuri jaunaren omenaldia (1992ko otsailaren 29an / Ziudadelan)
Santiago de Compostelako emanaldiak (1993ko irailaren 4 eta 5ean)
Pamplonesaren 75. urteurrenaren kontzertua (1994ko ekainaren 11an / Zezen Plazan)
Aparteko kontzertua Johan de Meijen 2. Sinfoniarekin (2003ko otsailaren 15ean / Gaiarre Antzokian)